uztaritze.info

Herriko berriak

Bruno Carrère: gezurrak eta manipulazioa poderearen mesedetan?

Bruno Carrère: gezurrak eta manipulazioa poderearen mesedetan?

Joan den martxoan Mediabask-ek antolaturiko eztabaidan, Bruno Carrère-ek agintaldi denboran izandako dimisioei buruzko adierazpenak egin zituen. Artikulu honetan ikusten ahal diren elementuak ikusirik, gertaturikoa auzapezak aitzinatzen duen bertsioa baino arrunt bestelakoa izan da…

2020eko Ekainaren 25a | UZTARITZE.INFO

Mediabask-ek zabalduriko bideoan Bruno Carrère-k hau adierazi zuen: "5 dimisioetatik bat onartu egin zen bi hizkuntzatan idatzia zegoelako" (Ikusi bideoa).

Alta, Bruno Carrère-k aipatzen duen gutuna irakurriz gero (hemen duzu), elebiduna dela ez dago zalantzarik, baina ez da inola ere dimisio gutun bat. Eskutitz horren bidez, auzapezari prefetarekin izandako idatzizko harremanaren elementuak eskuratzea besterik ez zuen eskatzen hautetsi ohiak. Nola liteke "dimititzeko" ez den gutuna bat dimisio gutuntzat hartzea? Eta noren erantzukizuna da beraz?

Horren segidan, Bruno Carrère-k jarraitu zuen "5ek dimisioa eman zutela 2019ko aurrekontuaren bozketan, ez zelako aldi bereko itzulpen-sistema bat plantan jarri nahi izan"(Ikusi bideoa). Hemen ere, 5 hautetsien dimisio gutuna irakurtzen badugu (hemen duzu), motibazioak ezin dira argi eta garbiago adierazi: "ez dira aintzat hartzen ez euskaraz egindako adierazpenak, ez egoera hori konpontzeko egindako proposamenak, ez eta 2014ko hauteskunde-engaiamenduak betetzen ere". Dirudiena baino sakonagoa da.

Bost hautetsiek liburutxo bat zabaldu zuten, agintaldiaren hasieratik izandako gertaeren irakurketa zehatza eta orokorra eskaintzen zuena, hizkuntzaren gaira mugatu gabe (oraindik eskuragarri dago hemen, dimisioei buruzko artikulu laburra iraungita baldin bada ere).

Zer interes ditu Carrère-k gezurretan ibiltzeko eta herritarren iritzia manipulatzeko? Ez al luke helburu gutxiengoan abstenitu eta arrazoitu zirenean kalterik egiten ez zioten eta herriko bozetan aurkezten ez ziren jende horiek, hautetsi ohi horiek, zikintzea eta iraintzea?

Email Facebook Twitter LinkedIn

Herriko berriak Hirigintza

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

2019ko Maiatzaren 09a | MEDIABASK

D'après ses opposants, le futur Plan local d'urbanisme (PLU) d'Ustaritz prévoit de déclasser des zones construites et constructibles en zones naturelles ou agricoles. Pour le collectif, il s'agit d'un zonage "loufoque" et "incohérent", qui dévalue les terrains déjà habités tout en créant une "inflation involontaire". Les opposants appellent la majorité à revoir sa copie.

IRAKURRI

Herriko berriak

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

2019ko Apirilaren 12a | UZTARITZE.INFO

2019ko apirilaren 11ko Herriko Biltzarraren kari aurrekontuen gaia baliatu dute Carrère-en taldeak daraman politikari buruz haien irakurketa orokorra plazaratzeko. Bost hautetsiok zati bat irakurri dute eta ez dute ahozko itzulpena beren gain hartu nahi izan "aspaldiko eskaera eta proposamen teknikoa ez baitira kontuan hartuak izan", baita beren agiri bukaeran azaltzen dituzten arrazoiengatik ere.

IRAKURRI