uztaritze.info

Agenda Autre

Euskaraldia

Euskaraldia
  • Du 23 Novembre 2018
  • Au 03 Décembre 2018
  • Ville: Ustaritz [Labourd]
  • Organisateur: UZTARITZEKO EUSKARALDIKO BATZORDEA

izena eman euskaraldiko web gunetik!

ZER DA EUSKARALDIA?

Hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen dizugu: 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.

NOLA EGINGO DUGU?

Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez

AHOBIZI

Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark euskaraz nahiz erdaraz erantzun.

Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

BELARRIPREST

Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta.

Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

ZER LORTU NAHI DUGU?

Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea.

  • Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino gehiago dela jabetzea eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikustea.
  • Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea.
  • Euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea.

NON EGINGO DUGU?

Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman sareetan egitea proposatzen dugu: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan...

Horretarako, herriz herri antolatuko gara, tartean Uztaritzen (heri batzordea osatu genuen), baita enpresa, elkarte, ikasketa zentro eta era guztietako entitateka ere. Nahi duzun lekuan izena eman, eta ondoren, zure ingurukoekin parte hartu proposatzen dizugun ariketa honetan.

NORK HAR DEZAKE PARTE?

16 urtetik gorako herritarrek eman dezakegu izena.

  • Ahobizi izateko, euskaraz hitz egiten jakin behar da.
  • Belarriprest izateko euskara ulertu behar da, gutxienez.

Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Cavalcade

50 ans du groupe Izartxo

50 ans du groupe Izartxo
  • Le: 21 Octobre 2018 | 16:00
  • Genre: Cavalcade
  • Lieu: BILGUNE
  • Ville: Ustaritz [Labourd]
  • Organisateur: ERROBIKO KASKARROTAK

Tolosaldean