uztaritze.info

Agenda Concert

Juan Mari Beltran

Juan Mari Beltran
  • Le: 29 Septembre 2018 | 20:00
  • Lieu: ELIZA
  • Ville: Villabona-Amasa [Gipuzkoa]

Juan Mari Beltranek, Errege Belda eta Ixiar Jauregirekin batera, bere “Hots-Larretan” izeneko ikuskizun ezaguna aurkeztuko du irailaren 29an. Oholtza oso berezi baten gainean egingo du, Amasako Elizan, hain zuzen ere.

Proiektu honek, gure inguruko txoko eta landetan sortutako hots, doinu eta kantuetan oinarriturik, musika, jolasa eta hitzen arteko topaketa bat izan nahi du. Hots eta doinuen arteko elkartze edo topaketa hau, hainbat giroetan barna murgilduko da, natura eta paisaiak, herri eta pertsonen ospakizunak, festak, jolasak, harremanak…

Dantza doinuak, jolas doinuak eta kantak, mendiko eta kaleko kutsua duten doinu eta erritmo zaharrak nahiz berriak; doinuz, erritmoz eta hitzez osaturiko poesia …

Topaketa honetan hotsak elkartzen dira: Isturitzeko harpetako hezurrezko flautak eta arrabitaren hots barnerakoiak, burrunen hots sakonak, txorien kantuak bezalako xirularen txioak, erritmoa markatzen duten danbolina eta ttunttuna, txalaparta makilen eta akordeoiaren botoien saltoak, albokaren harrabotsa eta xirolarruaren oihua, txistua, dultzaina, tronpa…

Dantza urratsak gidatzen dituzten xirulak - ttunttunak eta sunprinuz egindako artzainen “durunbele”ak, elkartzen dira, erritmo eta neurri zaharrak doinu berriekin, eta doinu zaharrak hots berriekin tartekatuz, musika erritmo eta neurri zaharretan eta berri-berrietan. Musikari jarritako hitzak, hitzei jarritako musika. Musikak eragindako hitzak eta poesia eragindako musika, musikari jarritako dantza eta koreografia eta dantzei jarritako hitzak eta hauek janzteko doinuak.

Juan Mari Beltran, Errege Belda eta Ixiar Jauregirekin batera arituko da hotsez, erritmoz eta musikaz osatutako sinfonia eder honetan.

Juan Mari Beltran: Txalaparta, alboka, dultzaina, arrabita, ahotsa, txistua-danbolina, xirolarrua, tilinka, tronpa, ahotsa.

Ixiar Jauregi: Ahotsa, txalaparta, perkusioa.

Errege Belda: Ahotsa, akordeoia.

Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Formation

Cours de basque, inscriptions

Cours de basque, inscriptions
  • Du 17 Septembre 2018
  • Au 28 Septembre 2018
  • Genre: Formation
  • Lieu: LAGUNEN ETXEA
  • Ville: Ustaritz [Labourd]
  • Organisateur: AEK-UZTARITZEKO GAU ESKOLA

Cavalcade

50 ans du groupe Izartxo

50 ans du groupe Izartxo
  • Le: 13 Octobre 2018 | 16:00
  • Genre: Cavalcade
  • Lieu: BILGUNE
  • Ville: Ustaritz [Labourd]
  • Organisateur: ERROBIKO KASKARROTAK

Cavalcade

50 ans du groupe Izartxo

50 ans du groupe Izartxo
  • Le: 21 Octobre 2018 | 16:00
  • Genre: Cavalcade
  • Lieu: BILGUNE
  • Ville: Ustaritz [Labourd]
  • Organisateur: ERROBIKO KASKARROTAK

Tolosaldean

Tolosa Kantari

Tolosa Kantari
  • Le: 29 Septembre 2018 | 12:00
  • Genre: Chant
  • Lieu: M. LUISA AGIRRE DOKTOREAREN KALEA
  • Ville: Tolosa

III. Pintxo Tour

III. Pintxo Tour
  • Le: 06 Octobre 2018 | 11:00
  • Genre: Fête
  • Lieu: TRIANGULOA
  • Ville: Tolosa

Fête(s)

Fêtes du quartier

Fêtes du quartier

  • Du 21 Septembre 2018
  • Au 23 Septembre 2018
  • Genre: Fête(s)
  • Lieu: ARRUNTZA
  • Ville: Ustaritz [Labourd]